Transparency International
Transparency International (TI; ) nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea da. Krimen korporatiboen eta ustelkeria politikoaren aurkako neurriak sustatzen ditu nazioartean. 1993an sortu zen. Urtero Ustelkeriaren Pertzepzio Indizea argitaratzen du, mundu mailako ustelkeriaren zerrenda korporatiboa. Egoitza Berlinen du, baina 100 herrialde baino gehiagotan jarduten du.Ustelkeria honela definitzen du: onura pribatuetarako botere-abusua, azkenean denei kalte egiten diena eta autoritate-posizioan dauden pertsonen osotasunaren mende dagoena. Wikipediatik informazioa lortu