Kenneth Roberts

Kenneth Lewis Roberts (Kennebunk, Maine, 1885eko abenduaren 8a - Kennebunkport, Maine, 1957ko uztailaren 21a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Cornell Unibertsitatean graduatu ondoren, hamar urte egin zituen Boston Globen kazetari. 1917an armadan sartu zen eta Siberiako Estatu Batuetako Indar Espedizionariora bidali zuten Errusiako Gerra Zibilean. Gerraren ondoren, ''Saturday Evening Post'' egunkariko berriemaile izan zen Europan, eta Municheko Putscharen berri eman zuen lehen kazetari estatubatuarra izan zen.

Booth Tarkingtonen laguntzarekin eleberriak idazten hasi zen. Bere jaioterriko pertsonaiak protagonista dituzten fikzio historikoko eleberriak idatzi zituen. Bere eleberririk ezagunena, ''Northwest Passage'', izenburu bereko film bat inspiratu zuen. 1957an Pulitzer Sariaren zitazio berezia jaso zuen bere eleberri historikoengatik. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Roberts, Kenneth', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1

    Northwest passage nork Roberts, Kenneth

    Argitaratua 1966
    Liburua
  2. 2
  3. 3

    ¿Es posible una socialdemocracia en América Latina? / nork Roberts, Kenneth M.

    Texto