Víctor Jara
Víctor Jara —jaiotzako izen-deiturez, Víctor Lidio Jara Martínez— (Chillán Viejo, Biobío eskualdea, Txile, 1932ko irailaren 28a – Santiago, Txile, 1973ko irailaren 16a) pedagogoa, antzerki-zuzendaria, poeta, egile abeslaria eta politika aktibista izan zen. Txileko Kantagintza Berria ('''') izeneko musika mugimendu neofolklorikoaren bultzatzailea izan zen Salvador Allenderen garaian. Nazioartean, eragin handia du protesta abestien eta egile abeslarien arloan. Txileko Alderdi Komunistaren militante nabarmena izan zen heriotza arte, eta Alderdi Komunistako Gazteen Batzarreko Batzorde Zentraleko kidea.1973ko irailaren 11n Salvador Allenderen gobernua eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, Jara atxilotu zuten diktadura militar ezarri berriaren indar errepresiboek. Torturatu eta erail zuten, Txileko Estadio Nazionalean; demokrazia berrezartzean, ''Víctor Jara estadioa'' izena jarri zioten estadio horri.
1993an, Víctor Jara Fundazioa sortu zuten, artistaren ondarea zabaldu eta sustatzeko asmoz, haren emazte Joan Jara dantzariak bultzaturik. Wikipediatik informazioa lortu