Aimé Césaire

Aimé Fernand David Césaire (Basse-Pointe, Martinika, 1913ko ekainaren 26a - Fort-de-France, Martinika, 2008ko apirilaren 17a) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen. Haren jarduera politikoak, kontzientzia sozialak eta literaturak zapalduen askatasuna eta herri beltzaren nortasuna aldarrikatzea izan zuten helburu.

Besteak beste, lan hauek idatzi zituen: ''Cahier d'un retour au pays natal'' (1939, ''Jaioterrirako itzultze baten koadernoa''); ''Cadastre'' (1961) poemak; eta ''La tragédie du roi Christophe'' (1964, ''Christophe erregearen tragedia''), ''Une saison au Congo'' (1965, ''Egonaldi bat Kongoan'') eta ''Une Tempête (Ekaitz bat)'' antzezlanak.

Politikari gisa, Cesaire Martinikako Alderdi Progresistako lehendakaria eta bertako parlamentuko lehendakaria izan zen. Martinikako autonomiaren alde egin zuen, independentziaren bideko lehen urrats gisa. 2001. urtean erretiratu zen politikatik. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Césaire, Aimé', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
  1. 1

    La tragédie du Roi Cristophe = La tragedia de Roi Chistophe / nork Césaire, Aimé

    Argitaratua 1963
    Ezezaguna
  2. 2

    Discourse on colonialism / nork Césaire, Aimé

    Argitaratua 2000
    Ezezaguna
  3. 3

    Discourse on colonialism / nork Césaire, Aimé

    Argitaratua 1972
    Ezezaguna
  4. 4

    Les armes miraculeuses / nork Césaire, Aimé

    Argitaratua 1970
    Ezezaguna
  5. 5

    Las armas milagrosas nork Césaire, Aimé

    Argitaratua 1974
    Liburua